XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mozo, ba aldaukazute ardo zarra, onenbeste edo ainbeste urte dauzkana...?.

Atzalgai auek aitatzera aski da noski, ostatu uraxe ezagutzeko, bera ez zegoala, beartsuak etxaltzeko.

Orain ogei bat urte joan nintzan ainbeste bider aipatu dedan ostatura, bertan etxaldua zegoan sendi adiskide bat, Bahia Blanca`n bizitzen ziranak, eta ayek ikustatzera joan izan nintzalako, ostatu artan alaxe sartu izan nintzan, aurreneko eta azkenengo aldiz.

Egia esan bear ta, ostatu txit egokia bere barruko ederrizti (estética), bañan ganbara bat edo bi besterik ez goiran.

Ostatu aurreai edo bekokiai begiratu izan nuelarik, or nunbait ikusten det daukala izen berri Hotel Larre ordez, eta auxen-da bera: Hotel Comercio.

Kezkarik ez dago, ostatu orren erostuna ez zala izango euskalduna, zeukan izen zarra kenduta, erderazko izen berria ipiñtzeko.

Nolanai dalare, lurrindu izan zan, ostatu Larreren izen polita, idazten ari dan euskeldun onentxen begiak egundo ez ikusteko.

Eta, ez zan lurrindu izan Larre bakarrik, baizik, ipiñi izan zioten erderazko izen berria ere bai, eta berarena gero esango.

Beste ogei bat urte igaro ondoren, nik euzkeraz zerbait idatzi nai, eta lantxo au idazten asi baño lenagotik, ibillialdi zorrotza egin bear, aspaldikoak eta oraigoak aitatzeko aldedan bezela, ta diranak diran bezela adirazteko begiztatu bear, Constitución`go auzoa.

Alaxe egiteagatik, bizi naizen auzotik atera naiz, ordu bat osoko bidean joateko.

Ontarako, nere etxe-inguruan igo naiz, uribelbil`era, (al ommibus) eta ordu bat luzea igaro ondoren iritxi naiz plaza ospetsura.

Bera bai izan ere galanta.

Gutxienez baditu 50 milla Mampsup2; neurkin laurkatuak.

Au, ez dute aunditu ta ez dare ezer urritu.

Orain 57 urte aurretik bezelaxe dago.

Bañan garai artako zuaitzak (zugaitzak) ez ditut ikusten.